Ihabarterrak harrera ona izan zuen

Guaixe 2016ko ira. 3a, 12:20

Hala jakinarazi digu Jon Barbari Lisarrik, Ihabarko antzerki tailerreko zuzendariak. Ihabarterra antzezlanean Lurra planetaren sorreratik gaur eguneko asmakizunak arteko gauza guztiak Ihabarren gertatu zirela azaldu zuen aktore taldeak. 18 bat aktorek parte hartu zuten agorrilaren 20 eta 21eko emanaldietan. Plazan jarritako fardo handi batzuekin prestatu zuten eszenatokia. Antzezlana osatzen duten esketx bakoitza jokatzen zuten aktoreak publiko artetik edo eszenarioko atetik, izkinetatik edo  gainetik atera ziren. Emanaldia guztien gustukoa izan zen. Barbarinek aurreratu duenez, ez dute emanaldi berririk aurreikusten. Bestalde, Arakilgo Udalak argiztapenerako eta beste emandako laguntza eskertu zuen.