Legezko oharra

GUAIXE Fundazioak uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko araudia betetzen du, eta baita datu pertsonalak babesten dituen abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa ere.

Guaixe.eus webgunea erabiliz gero, erabiltzailea legezko ohar honen baldintzen mende geratzen da; GUAIXE Fundazioak egokitzat jotzen dituen aldaketa eta eguneratze guztiak egin ahal izango ditu baldintzotan, edozein unetan eta aurretik inori jakinarazi gabe. Webgunean sartu eta bera baliatzeak inplikatzen du erabiltzaileak bertako eduki osoarekin bat datorrela aitortzen duela, inolako eragozpenik gabe. GUAIXE Fundazioak guaixe.eus webgunean, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu eta handitu, edo agertzen den forma alda dezake nahi duenean.

Informazio orokorra

GUAIXE FUNDAZIOA
Foruen plaza 23, 1
31800 Altsasu (Nafarroa)
Tel.: 948 564 275
E-posta: fundazioa(a bildua)guaixe.eus
IFZ: G-31981509

Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak

Web honen edukiaren gaineko eskubide guztiak GUAIXE Fundazioarenak dira. Horien jabetza intelektuala eta industriala arau nazional eta internazionalek babesten dute. Testuak, grafikoak, irudiak, haien diseinua, jabetza intelektuala, markak, izen komertzialak edo beste zeinu bereizgarriren bat, guztiak dira GUAIXE Fundazioaren jabetzakoak.

Webguneko edukia Creative Commons-en baimen baten mende dago.

GUAIXE Fundazioak ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik erabiltzaileak webguneko edukiak erabiltzearren eragin ditzakeen kalteen gainean, ezta erabiltzaileak indarrean dagoen legea betetzen ez badu ere.

Webgunean ikusten baduzu jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak urratzen duen edukirik, jakinaraz iezaguzu lehenbailehen, posta elektronikoa bidalita bierrik(a bildua)guaixe.eus helbidera edo gutuna bidalita helbide honetara: GUAIXE Fundazioa; Foruen plaza 23, 1; 31800 Altsasu (Nafarroa).

Webgune honek beste web atari edo gune batzuekin kanpo estekak edo loturak izanez gero, GUAIXE Fundazioak ez da bertako edukien erantzule egiten, eta erabiltzailearen beraren erantzukizuna da haietara jotzea.

Adingabeak

Adingabeek webguneko zerbitzuak erabili gura badituzte, gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena behar dute; eta haiek izango dira adingabeek egin ditzaketen kalteen arduradun. Hortaz, gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek erantzukizun osoa izango dute adingabeek kontsulta ditzaketen edukien eta zerbitzuen gainean.

Lege aplikagarria

Legezko ohar hau Espainiako legeriaren mende dago. Erabiltzailearen eta GUAIXE Fundazioaren arteko edozein auzi edo desadostasun izanez gero, Arrasateko epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren eta eskumen esklusiboaren mende jarriko dira.

Laguntzaileak