Txerriboda

Guaixe 2015ko ots. 27a, 12:35

Korrika-ko kilometroa erosteko ekimena bihar eginen da

Garai batean jatekoa ziurtatzeko etxe guztietan txerria hiltzen zen. Ohiturak aldatu dira eta gehienok okela bila harategira goaz orain. Txerria hil ondoren egiten zen lan guztia nolakoa zen erakutsiko dute bihar goizean. Odolkiak, txistorrak egin, piezak zatitu, unean bertan jateko zerbait prestatu… Lan guztiak despeditu ondoren Txapel Azpi elkartean afaltzera elkartuko dira. Igandean, berriz, txerri piezen banaketa eginen dute. Afarirako eta haragi zatiak jasotzeko izena eman eta 30 euro ordaindu behar dira. Lortutako dirua Korrika-ko kilometro bat erostera bideratuko da.