Erromeria aldia Aralarko santutegian despedituko da

Guaixe 2015ko abu. 2a, 09:31

Gaur, 12:30ean, irintarrek hitzordua dute Aralarko santutegian.

Aurreko hiru igandeetan herriko hiru ermitak (San Gregorio eta San Migel Berri ermitak eta Basabeko borda) bisitatu eta haietan meza egin ondoren, irintarrek erromeria zikloari Aralarko santutegian emanen diote despedida. Eguerdian meza izanen dute eta, ondoren, hala nahi dutenek bazkaltzera geldituko da.