IV. Enduro Irañeta igandean jokoan

Guaixe 2016ko eka. 17a, 11:03

10:00etan abiatuko da proba

Igandean IV. Enduro Irañeta proba jokatuko da, motor zaleen gozamenerako. Enduroa motokrossaren eta trialaren nahasketa da: motokrossaren abiadura eta trialaren teknika nahasten ditu.

Goizeko 8:00etatik aurrera motorren egiaztapenak eginen dira. Goizeko 10:00etan abiatuko da lehen pilotua eta 14:30etarako aurreikusi dute sari banaketa. Bertan pilotu sakandarrak ariko dira lanean, Marcos Beraza irintarra tartean.