Lau igande, lau erromeria

Guaixe 2016ko uzt. 15a, 12:37

Irintarrak erromeriaz erromeria ibiliko dira hurrengo lau igandeetan. Erromeria herri sarreran dagoen San Gregorio ermitan hasiko dute, igandean. Han eginen da iganderoko elizkizuna. Herriaren iparraldean dagoen San Migel berri ermitara joko dute hilaren 24an. Hilaren azken egunean bargarantz joko dute irintarrek. Zabal dermioan San Pedro martir baseliza zegoen. Gaur egun eroria dago eta horren ordez meza Basabeko bordan eginen dute. Otamena izanen dute han. Erromesaldia Aralarko santutegian despedituko dute irintarrek. Agorrilaren 7an igoko dira. Elizkizuna eta gero, aterpean bazkaltzera geldituko dira.