Zizak eta sendabelarrak ezagutzeko

Guaixe 2016ko aza. 4a, 12:10

Igandean, 11:00etatik 14:00etara, Irañetako udaletxean.

Urtetik urtera ziza erakusketa Irañetatik Uharte Arakilera saltoka dabil, txandaka. Bi urtean behingo hitzordua Irañetari dagokio aurten. Irintarrek zizez aparte sendabelarrak jartzen dituzten ikusgai erakusketan.

Irañetako Euskara Kultur Taldeak erakusketa prestatzen arduratzen da, baina antolaketan parte hartu nahi duten guztiek ateak zabalik dituzte. Bihar goizean Txapel Azpi elkartean bilduko dira, handik ziza eta sendabelar bila abiatzeko.

Jasotakoak, arratsaldean, udaletxean sailkatuko dituzte eta han bertan erakusketa prestatuko dute. Udaletxearen beheko aldean egonen da erakusketa. Frontoian izan dira orain arte erakusketak, baina udazkenean hain ohikoa den haizeak traba egiten zuen.