Ur biltegia 2019an konponduko da

Guaixe 2016ko abe. 23a, 13:06

Nafarroako Gobernuak toki inbertsioen planean sartu du lana.

Aspaldi daki Nafarroako Gobernuak Irañetako ur biltegia berritzeko premia duela. Txikia eta zaharra da eta berritu beharra dago. Baina dirurik ez poltsan. Eta lan handiegia da Irañetak bere kontura egiteko. Finantza krisiaren ondorioz foru administrazioak bestelako lehentasunak ezarri zituzten eta Irañetan ur hornidura sarean egin beharreko lana urtetik urtera atzeratu da.

Azkenik, hilaren 13an onartu zen toki inbertsioen legean ur biltegia berritzeko lanak ageri dira. Lanek 225.000 euro inguruko aurrekontua dute eta Nafarroako Gobernuak 180.000 euro emanen ditu. Lanak 2019an eginen dira.