El Pozo Murcia talde ahaltsua izango du aurkari Magna Nafarroa Xotak bihar, larunbatean, 13:00etan. Partida zuzenean eskainiko du Teledeporte telebista kateak. Partida garrantzitsua izango da, eta ilusio guztiarekin aterako dira kantxara Imanol Arregiren mutilak.
El Pozo Murcia taldeak 25 urte bete ditu eta urteurren berezia ospatzeko antolatu dituzten ekitaldien artean, Murtziako taldeak Magnako Javi Eseverri kapitaina eta Imanol Arregi entrenatzailea omenduko ditu. “Javi Eseverri kategoriako jokalari beteranoena delako, eta Imanol Arregi, El Pozoko Duda entrenatzailearekin batera, talde berbera entrenatzen urte mordoxka daramatelako”.