Magnako Dani Saldise eta Pablo Ibarra, 21 urtez azpiko selekziora

Guaixe 2014ko aza. 25a, 08:23
Dani Saldise jokoan.

Hurrengo astean Txekiako Errepublika izango du aurkari Espainiako selekzioak

Magna Nafarroa Xotako Dani Saldise eta Pablo Ibarra jokalariek Espainiako 21 urtez azpiko selekzioan aritzeko deia jaso dute. Espainiak Txekiako Errepublikaren kontra bi lagunarteko partida jokatuko ditu abenduaren 1ean eta 2an eta bertan aritzeko aukera dute Dani Saldise irurtzundarrak eta Pablo Ibarra madrildarrak. Bi jokalarien maila bikainaren erakusgarria da deialdia.
Bestalde, Magnako Victor Arevalo jokalaria lesionatuta dago eta 3 aste emango ditu bajan, abduktorean 3 cm-ko haustura duelako.