12+12 areto futbol txapelketa Irurtzunen

Guaixe 2014ko abe. 25a, 14:16

La Guan taldeak antolatuta, larunbatean eta igandean jokatuko da, Irurtzungo kiroldegian

Irurtzungo kiroldegiak 12+12 orduko areto futbol txapelketa hartuko du asteburuan. Irurtzungo La Guan taldeak antolatu du txapelketa, azken urtetan Gabonetan egiten duen moduan. Txapelketa larunbatean hasiko da, goizeko 9:00etan eta 22:00etara arte luzatuko da. Igande goizean ekingo zaio berriro txapelketari, 10:00etan.  

Inguruko taldeak
Izena eman duten taldeak multzotan banatuta ariko dira, eta multzo bakoitzeko onenak pasako dira final laurdenetara. Ondoren jokatuko dira final handiak. Lehiatuko diren taldeak sakandarrak, Lekunberri eta Larraun aldekoak eta Iruñerrikoak dira.
Partidak jokatu bitartean zerbait hartzeko aukera izango da kiroldegian. Horretaz gain, Gabonetako zarea zozketatuko da. Txapeldunendako sari ederrak izango dira.