Geroa Bairen hitzaldia

Guaixe 2015ko urt. 30a, 11:35

Gaur, 19:30ean, Irurtzungo udaletxean. Nafarroako egoera politikoa aztertu eta koalizioaren oraina eta etorkizuneko proiektua azalduko du

 

Uxue Barkos eta Manu Aierdi izanen dira gaurkoan hizlari. Besteak beste, honakoak izanen dituzte hizketa-gai: Nafarroako gaurkotasuna, koalizioak diputatuen kongresuan eta Nafarroako Parlamentuan egiten ari den lana, baita koalizioak aurrera begira dituen erronkak ere. Geroa Bai herrialdean barna halako hainbat aurkezpen egin ditu dagoeneko. Esaterako, azaroaren 28an Altsasun egin zuen.