Gurpea Xotako Igor Etxarri Ibizara

Guaixe 2015ko mar. 10a, 12:45

3. mailako Gasifred Ibizan ariko da denboraldi bukaerara arte

Gasifred Ibiza 3. Mailako taldeak Gurpea Xota Magnako talde filialeko kapitaina, Igor Etxarri irurtzundarra fitxatu du. 25 urteko jokalaria Ibizako taldean ariko da denboraldi bukaerara arte.

Etxarrik Gurpea Xotarekin bere azken partida jokatu zuen larunbatean Atakondoan. Tamalez, Irurtzungo taldeak ezin izan zuen kapitaina garaipen batekin despeditu, 1-5 galdu baitzuen Gurpeak. Partida hasieran omenaldia egin zioten Igor Etxarriri. Xotako Vicente Oyarzunek eta Magnako Dani Saldise jokalariak oroigarriak eman zizkioten.