Magnak Espainiako Kopa ekarri nahi du

Guaixe 2015ko mar. 12a, 11:03

Palma Futsal izango du aurkari final laurdenetan

Ostegunetik igandera bitartean jokatuko da Espainiako Areto Futboleko Kopa, Ciudad Realen. Ondoko taldeek lortu zuten Kopara sailkatzea: El Pozo Murcia, Jaen Paraiso Interior, Inter Movistar, Burela Pescados Rubén, Magna Nafarroa Xota, Palma Futsal, Barcelona eta Aspil Vidal Ribera Navarra.

Kopa final laurdenekin hasiko da. Magnak Palma Futsal izango du aurkari, ostiralean, 19:00etan. Irabazlea larunbateko finalerdirako sailkatuko da, eta Bartzelona eta Aspil Vidal Ribera Navarra taldeen arteko irabazlea izango du aurkari (larunbatean, 19:45ean). Beste multzoan, El Pozo Murciak Jaen Paraiso Interior izango du aurkari final laurdenetan eta Inter Movistarrek Burela Pescados Rubén. Bi taldeetako irabazleek finalerdia jokatuko dute larunbatean. Kopako final handia igandean jokatuko da, 20:00etan. Ea Imanol Arregiren mutilek lan bikaina egiten duten eta Kopa ekartzeko aukerarik duten.