Yoshikawa jokalaria Magna Xotan entrenatzen ari da

Guaixe 2015ko mar. 25a, 09:37

Arregiren gustukoa bada hurrengo denboraldian Magnan aritzeko elkarrizketak hasiko lituzkete

Tomoki Yoskikawa, japoniako areto futbol jokalari internazionala, Japoniako Ligako irabazle den Nagoya Oceans taldekoa, asteartetik igandera bitartean Magna Nafarroa Xota taldearekin entrenatuko du, Imanol Arregiren aginduetara. Yoskikawa Nagoya Oceans taldeko Yoshihito Sakurai presidentearekin etorri da Iruñera. Jokalariak itxura ona ematen badu eta Imanol Arregiren gustukoa bada, 2015-2016 denboraldian Magna Xotan aritzeko elkarrizketak abiatuko lituzkete bi taldeek.

Nolanahi ere, bi taldeak harremanetan jarri dira eta etorkizunean beste motako akordioetara iristeko ateak zabaldu dituzte. Egun, Nagoya Oceans taldean Xotako bi jokalari ohi dabiltza, Ximbinha eta Costinha.