3x3 saskibaloia Irurtzunen

Guaixe 2015ko mar. 28a, 08:49
Saskibaloi topaketa bat.

Igandean, 11:00etan, Irurtzungo kiroldegian

Berriki despeditu diren Sakanako Saskibaloi Topaketetan parte hartu duten taldeek –Altsasuko oreinak, Etxarriko arranoak, Etxarriko lehoiak, Altsasuko basurdeak eta Irurtzungo amuarrainak– eta ekitaldira hurbiltzen diren guztiek parte hartu ahalko dute igandean Irurtzunen jokatuko den 3x3 saskibaloi jardunaldian. Jokalari guztiak nahastuta, hiruko taldeak osatuko dituzte eta saskibaloiarekin disfrutatuz, egun polita pasatzea da asmoa.