Ama-semeak komedian nahaspilatuak

Guaixe 2015ko api. 25a, 11:20

Igandean, 20:00etan, Irurtzungo kultur etxean.

Bizi gaituen garaiari buruzko komedia adimentsu bat da El atribulado voto de la seña María antzezlana. La Nave konpainiak Seña Maria (Marta Juaniz) eta haren seme Camiloren (Migel Munarriz) berri emanen digu. Seña Mariari hankek, memoriak, diabetesak edo prostatak ere huts egiten diote. Mariaren amorrazioa ongi dabil. Amorru horrek nabartzen du inguruan ikusten duen guztia. Camilo bere semeak ere pizten dio bizitzarekiko duen sumindura itzel hori.

Semea alderdi handieneko parlamentaria da eta Parlamentuko hizlarien tribunatik lehen aldiz mintzatzeko zorian dago. Baina haren ama erabat dago seme ezdeus eta goranahiaz desilusionaturik, Camilo kargu-gose hutsa baita. Buruko minaren kontrako ”pilulatxo” berriek zertxobait desinhibiturik, amak istilu ederra sortuko du.