Iratxo Botxa txapelketarako prest?

Guaixe 2015ko mai. 11a, 14:14

Txapelketa maiatzaren 22an hasiko da eta maiatzaren 17ra arte eman daiteke izena

Iratxo elkarteak Iratxoko Botxa Txapelketa 2015 antolatu du. Botxa petanka antzeko joko tradizionala da. Txapelketa Iratxoko botxategian jokatuko da eta maiatzaren 22an hasiko da. Hiru kidez osatutako taldeek parte hartuko dute, eta hirukote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu.