23. Irurtzungo Pilota txapelketa final laurdenetan

Guaixe 2015ko mai. 19a, 12:41
Ongayk Landiribar izanen du bikotekide.

Ongayk, Bakaikoak, Ezkurdiak, Peñasek, Bergerak eta bestek finalerdietara sailkatzea dute jokoan

23. Irurtzungo Pilota txapelketa final laurdenetara iritsi da. Senior mailako 24 bikote lehiatu dira txapelketan. Gaur, asteartean, maiatzaren 19an, eta bihar, asteazkenean, maiatzaren 20an, final laurdenak jokatuko dituzte Irurtzungo pilotalekuan. Puntako pilotariak lehiatuko dira finalerdietarako txartelen bila, Ongay, Bakaikoa, Ezkurdia, Peñas, eta Bergera tartean. Finalerdiak maiatzaren 24an jokatuko dira, igandean.  

Irurtzungo Txapelketako final laurdenak
Asteartean, 19:00etan, Irurtzunen
Ongay-Landiribar / Bakaikoa-Lasa
Ezkurdia-Tabar / Rekalde-Sanchez

Asteazkenean, 20:00etan, Irurtzunen
Azpiri-Peñas / Loidi-Lizeaga
Lansalot-Bergera / Labaka-Erostarbe