Ongay-Landiribar eta Ezkurdia-Tabar Irurtzungo Txapelketako finalerdietara

Guaixe 2015ko mai. 20a, 13:19
Ongayk aurrera egin du txapelketan.

Gaur erabakiko dira nortzuk izango diren finalerdietarako sailkatuko diren beste bi bikoteak

Atzo 23. Irurtzungo Txapelketako lehen final laurdenak jokatu ziren Irurtzunen. Lehen partidan Ongayk eta Landiribarrek 22-15 irabazi zioten Bakaikoari eta Lasari, eta bigarrenean Ezkurdiak eta Taberrek bidean utzi zituzten Rekalde eta Sanchez, 22-4 gailendu eta gero. Sakandarrek, bada, aurrera egin dute.

Gaur, bigarren final laurdenak egongo dira jokoan Irurtzungo pilotalekuan, 20:00etatik aurrera.

Gaurko final laurdenak (Irurtzunen, 20:00etan)
Azpiri-Peñas / Loidi-Lizeaga
Lansalot-Bergera / Labaka-Erostarbe