Irurtzungo Pilota Txapelketan final erdiak jokoan

Guaixe 2015ko mai. 23a, 17:12

Maiatzaren 24an, igandean, Irurtzungo pilotalekuan

23. Irurtzungo Pilota Txapelketa azken txanpara iritsi da. Aste honetan final laurdenak jokatu dira. Asteartean, Ongayk eta Landiribarrek bidean utzi zituzten Bakaikoa etxarriarra eta Lasa, eta Ezkurdiak eta Tabarrek lau tantotan utzi zituzten Rekalde eta Sanchez. Eta asteazkenean Azpirik eta Peñasek Loidi eta Esnaola kanporatu zituzten eta Lansalotek eta Bergerak finalerdietara sailkatzea lortu zuten, lehia estuan Labaka eta Sarasa garaitu eta gero.

Igandean finalerdien txanda izanen da. Lau bikotetan sakandarrak daude, Ongay, Ezkurdia, Peñas eta Bergera tartean, hortaz, onena opa diegu denoi eta onenak irabazi dezala.

Final laurdenen emaitzak
Ongay-Landiribar 22 / Bakaikoa-Lasa 15
Ezkurdia-Tabar 22 / Rekalde-Sanchez 4
Azpiri-Peñas 22 / Loidi-Esnaola 12
Lansalot-Bergera 22 / Labaka-Sarasa 20

Irurtzungo Pilota Txapelketako finalerdiak
(Igandean Irurtzunen)
Ongay-Landiribar / Ezkurdia-Tabar
Azpiri-Peñas / Lansalot-Bergera