Guztiz eraberritu da Irurtzungo Udalaren osaera udal hauteskundeetan. Aitor Larraza Carrerak Txiki Iriarte Vitoriaren eskutik jasoko du udal aginte makila. EH Bilduko zerrendak ia bozen erdiak lortu zituen eta horrekin sei zinegotzi. 36 boto gehiago lortu izan balitu zazpigarren zinegotzia eskuratuko luke, independenteen kaltetan. Irurtzunen hautagaitza independente bat aurkeztu zen azken aldia 1999an izan zen (San Martin). Botoen herenarekin eta lau zinegotzirekin bueltatu dira udalera independenteak. UPNk, berriz, 31 boto galdu ditu baina zuen zinegotzietako bati eustea lortu du. Bost zerrenda aurkeztu ziren udal hauteskundeetara baina ez PSNk (42 boto) ez PPk (20 boto) ez dute zinegotzirik lortu. Parte hartzea 5,16 puntu hazi zen igandean.

Parlamenturako bozetan ere EH Bildu izan da irurtzundarren babes handiena jaso duena. Bilduk duela lau urte baino 82 boto gehiago eta koalizioak udal hauteskundeetan baino 240 boz gutxiago. Geroa Bai izan da bigarren indarra, NaBaik aurreko deialdian baino 121 boz gutxiago. Bien arteko botoak duela lau urte NaBaik eta Bilduk lortu zituztenak baino 39 gutxiago dira. Lau urteetan boto kopuru hori bera galdu du UPNk Irurtzunen, 2. indarra izatetik 3. izatera pasaz. Erregionlaistek parlamenturako udalerako baino 46 boz gehiago eskuratu dituzte.

Podemos-Ahal Dugu irurtzundarren parlamenturako 4. aukera bilakatu da. PSNk zortzi boto hobetu du bere emaitza, udalerako lortutako emaitza 50 bototan handituz; I-Ek galdu dituenak hain zuzen. PPk 27 irurtzundarren babesa galdu du. Hala ere, popularrek parlamenturako lortutako botoak udalekoak bikoizten dituzte. UPNren eta PPren botoen baturak 66 boto gutxiago ematen ditu lau urteren bueltan.

Udalaren osaera
EH Bildu
1. Aitor Larraza Carrera
2. Eduardo Murugarren Frances
3. Irantzu Osinaga Galarraza
4. Antonio Nicolas Ollakarizketa Elizondo
5. Agurtzane Garijo Peralta
6. Fernando Carrion Galarza

Irurtzungo Independienteak
1. Arantxa Berasategui Zabalo
2. Domingo Goñi Sarasola
3. Jose Javier Cano Clemente
4. Vicente Oiartzun Aguinaga

Union Del Pueblo Navarro
1. Luis Enrique De La Calle Moreno