Ergako Trinitatea helburu

Guaixe 2015ko mai. 29a, 15:45
Aurreko urteko edizioko partaide guztiak.

II. Ergako Trinitatera Kronoigoera antolatu dute bihar, 10:00etan

Irurtzungo Trinitateko festak dira asteburuan. Aurreko urtean La Guan taldeak Ergako Trinitatera Kronoigoera antolatu zuen, guztiz arrakastatsua izan zen ekimena. Izan ere, 38 korrikalari animatu ziren Irurtzundik abiatuta Ergako Trinitateraino korrikan joatera. Kronometratutako igoera izan zen eta Mikel Rubio irurtzundarra (21:04) eta Miren Zubieta (29:46) izan ziren azkarrenak.

La Guan taldekoek aurten bigarrenez antolatu dute II. Ergako Trinitatera Kronoigoera. Bihar, izango da, larunbatarekin. Proban parte hartu nahi dutenek Irurtzungo Foruen plazako askan eman beharko dute izena, 9:30etik aurrera. Kronoigoera goizeko 10:00etan abiatuko da toki berberetik. Helburua Irurtzundik Ergako Trinitate ermitara igotzea izango da.