Txapeldunen ordua Irurtzunen

Guaixe 2015ko eka. 17a, 11:59
2014ko txapelketako finalistak.

Larunbatean jokatuko dira Iratxo Botxa Txapelketako final handiak

Iratxo Botxa Txapelketa azken txanpara heldu da. Petanka antzeko joko tradizionala den honetan, 10 bikote lehiatu dira, bi multzotan banatuta. Multzo bakoitzean hasierako ligaxka jokatu eta gero, egunotan erabakiko da txapelketa. Ostegunean eta ostiralean finalaurdenak jokatuko dira Irurtzungo Iratxoko botxategian eta larunbatean aurre finalean eta finalen txanda izanen da. Ondoren sari ematea egingo dute.

Iratxo Botxa Txapelketako finalak
Final laurdenak
Ostegunean
19:00etan: Lirainak – Tximeleta
20:15ean: Javier-Xabier-Erik / Xabier-Migel-Txutxurrin
Ostiralean
19:00etan: Tirillas / Jordano-Guillermo-Iñigo
20:15ean: Desesperados / AHTrik ez

Final erdiak
Larunbatean
17:00etan: 1. partidako irabaztea / 2. partidako irabazlea
18:15ean: 3. partidako irabazlea / 4. partidako irabazlea

Finalak
Larunbatean
19:00etan: 3. eta 4. postuak erabakitzeko finala
20:30ean: Final handia. Ondoren sari banaketa