Magna Gurpea Errege Kopatik kanpo

Guaixe 2015ko urr. 14a, 16:08

Bartzelonaren kontra 4 eta 1 erori zen Irurtzungo taldea

Magna Gurpea Errege Kopatik kanpo geratu da, Bartzelonaren kontra Palaun jokatutako final zortzirenetan 4 eta 1 galdu eta gero. Bartzelona zen partida irabazteko faborito nagusia, baina kosta egin zitzaion Irurtzungo taldea menpean hartzea. Atsedenaldira bi goleko errentarekin iritsi ziren Bartzelonakoak, baina bigarren zaldian Dani Saldisek gola sartu zuen eta horrek esperantza eman zion talde nafarrari. Horrek esperantza eman zion talde berdeari eta gol aukera gehiago sortu zituzten nafarrek. Bukaeran atezain-jokalari formula erabili zuen Imanol Arregi entrenatzaileak, baina formulak ez zuen funtzionatu, partida bukaeran Bartzelonak beste bi gol sartu zituelako.

Hortaz, Errege Kopatik kanpo geratu da talde irurtzundarra, baina itxura oso ona emanez. Ostiralean Levanteren kontra jokatuko dute berdeek, ligako partidan.