Olias hamargarrena Espainiako Abiadura Txapelketako Nafarroako lasterketan

Guaixe 2015ko urr. 19a, 15:23

Los Arcoseko Nafarroako Zirkuituak Espainiako Abiadura Txapelketako baliagarria zen azken lasterketa hartu zuen igandean. Juan Mari Olias Melero pilotu irurtzundarra Stock 1000 mailan lehiatu zen. Lasterketa ikusgarrian 42 pilotu aritu ziren eta zirkuituari 14 buelta eman behar izan zizkioten, 55,1 km osatuz. Javier Alvizek Migel Angel Poyatosek, Raul Garciak eta Kike Ferrerek borroka polita izan zuten, eta azkenean Javi Alvezek irabazi zuen (12:27.423), Poyatosen eta Garciaren aurretik. Juan Mari Olias 10.a sailkatu zen (12:39.492). Espainiako Abiadura Txapelketa, Stock 1000 mailan Kike Ferrerek irabazi du.