Musika hitzordu bikoitza Larrazpin

Guaixe 2015ko aza. 6a, 13:37

Gaur, 23:00etan, kontzertua eta bihar, 22:30ean, V. Larrazpitek.

Arbizuko Alerta Gorriaren punk oi!-a entzuteko aukera izanen da gaur Irurtzungo gazte elkartean, 23:00etatik aurrera. Haien ondoren Lekeitioko Pornox taldearen metalcorearen txanda izanen da. Apirilean Irurtzunen izan zen gazte martxako kontzertuan jo zuten herrian ere Pornoxkoek. Gaua despeditzeko Jon Gotzon Ugalde Gurrutxaga edo Dj Bull izanen da dantzarako doinuak jarriko dituena.

Larrazpitek musika elektronikoaren jaialdi irurtzundarrak bost urte beteko ditu aurten. Nazioartean aritua den David Meiser disko-jartzaile aragoarra da kartel burua. Berarekin batera Larrazpiko eszenatokitik pasako dira: The Outlier, Aseptik Noiz, Editer & Gordon, Sokra eta Xabi the butcher.