Irurtzungo 12+12 orduko areto futbol txapelketarako izena ematea zabalik

Guaixe 2015ko abe. 24a, 08:16

Abenduaren 26an eta 27an jokatuko da

Guan taldeak atzera ere Gabonetan 12+12 areto futbol txapelketa antolatuko du. Abenduaren 26an eta 27an izanen da. Sari potoloak izango dira: talde irabazleak 500 euro jasoko ditu, bigarrenak 250 euro eta hirugarrenak 100 euro, eta torneoko jokalari onenarendako eta atezain onenarendako ere saria izango da. Horretaz gain, final handiko atsedenaldian Gabonetako zare bat zozketatuko da.

Txapelketan izena eman nahi duten taldeek 649 092 346 telefonora hots egin beharko dute.