Escuelita txapeldun

Guaixe 2016ko urt. 18a, 15:19
La escuelita, txapeldunak.

Irurtzungo 12+12 orduko areto futbol txapelketa irabazi zuen

Eguberrietan jokatu zen, Irurtzungo kiroldegian, La Guan taldeak antolatutako 12+12 orduko areto futbol txapelketa. Antolakuntzako Roberto Martilek adierazi digunez, ongi joan zen txapelketa. “13 taldek hartu zuten parte eta giro bikaina egon zen txapelketan. Gainera, maila handiko partidak izan ziren” azaldu du Martilek.

Ondoko taldeak lehiatu ziren: Irurtzungo, Isotopos (Irurtzun), La faif (Irurtzun), La ten (Irurtzun), Ingenierias Iradi (Altsasu), Lagun Artea (Lakuntza), Arbizu, Beti Kozkor (Lekunberri), Lekun (Lekunberri), Ikaitz y diez mas (San Jorge), La escuelita (Iruñea), Bar Parcasio (Arazuri) eta El Candado (Iruñea). La Escuelita –Xota B eta San Juan B taldeko jokalariek osatutako taldea– eta Bar Parcasio iritsi ziren finalera, eta partida bina berdindu eta gero penaltiek erabaki zuten txapelduna. La Escuelita ibili zen finago eta beraiek izan ziren txapeldunak (500 euro), Bar Parcasioren aurretik (250 euro). Ikaitz y diez mas izan zen hirugarrena (100 euro), eta Isotopos laugarrena, penaltietan ere erabaki zen partidan.

Torneoko jokalari onena La Escuelita taldeko Julen Maeztu izan zen, eta atezain onena Bar Parcasioko Eder Sendra.