Rafa Usin, Espainiako selekziora

Guaixe 2016ko ots. 2a, 09:19

Magna Gurpea Xotako jokalariak lesionatu den Fernandao ordezkatuko du

Magna Gurpea Xotako Rafa Usin jokalariak Europako Areto Futbol Txapelketan parte hartuko du Espainiako selekzioarekin. Usinek lesionatu berri den Fernandaoren tokia hartuko du Belgradon jokatuko den txapelketan. Espainiak kopa altxatzea du helburu eta lehendabiziko fasean Espainiak Hungria eta Ucrania izango ditu arerio. Hain zuzen ere, gaur 21:00etan, Espainia Hungriaren kontra ariko da (Mega/Eurosport).