XXIV. Irurtzungo Pilota Txapelketa abian

Guaixe 2016ko api. 4a, 09:32

Dagoeneko hiru jardunaldi jokatu dira

Ostegun Santuan hasi zen XXIV. Irurtzungo Pilota Txapelketa, afizionatuen mailako torneo ederra, eta dagoeneko hiru jardunaldi jokatu dira. Astebururo jokatuko dira kanporaketak, eta final handiak Irurtzungo Trinitateko festetan erabakiko dira.

Emaitzak
Martxoak 24
Sanz-Diaz (San Migel) 4 / Senosiain-Labaka (Lagunak) 22
Barbajero-Telletxea (Paz Ziganda) 10/ Otxandorena-Etxamendi (Buruzgain) 22
Mazkiaran-Mina (Huarte) 22 / Maiz-Esnaola (Bear Zana) 8

Apirilak 1
Ansa-Irurita 22 / Mazkiaran-Mina 16
Mayans-Cordon 22 / Zaranton-Labaka 12

Apirilak 3
Iriarte-Sarasa 22 / Jauregi-Agirre 17
Garralda-Landiribar 22 / Atutxa-Iriondo 12