Magnak azkenekoaren kontra gorriak eta bi ikusi zituen garaipena lortzeko

Guaixe 2016ko api. 12a, 09:59
Maga Gurpea Antequeraren arteko partidua

Lotura eza, sorpresa, gainditu eta irabazi. Hitz horiekin labur genezake Magna Gurpea eta Antequeraren arteko larunbateko partidua. Imanol Arregiren taldeak 6 eta 4 irabazi zion sailkapenean azkena zen taldeari. Entrenatzailearn hitzetan, lehen zatian akatsak izan zituzten eta ez zuten ongi jokatu baina bigarren zatian hobe jokatu zuten. Garrantzitsuena teknikoarentzat irabaztea zen eta honek indarrak ematen dizkio taldeari gelditzen dena ongi amaitzeko.

Ostiralean 13. den Jaen izango du arerio Magna Gurpeak, arerioaren zelaian.

Lehen mailako areto futboleko liderra Inter Movistar da (77 puntu). Magna gurpea Xota 5. postura igo da (47 puntu). Ostiralean 13. den Jaen (2 puntu) izango du arerio Magna Gurpeak, arerioaren zelaian.

Nafarroako derbia apirilaren 24ean jokatuko da Tuteran.