Magnak gaur Jaenen 4. postuagatik borrokatuko du

Guaixe 2016ko api. 15a, 13:56

Magna Gurpea Xotak gaur gauean jokatu du (21:00) Jaenen. Gaurko partidua sailkapen nagusirako oso garrantzitsua izan daiteke. Play-offak jokatzeko biletea poltsikoan duelarik, orain helburua 4. postua lortzea da, finalerako laurdenetan hiru handienetako baten kontra ez aritzeko.
Imanol Arregik taldean ez du ez Araca ez Jesulito izango, bata oraindik ez delako osatu eta besteak ziurrenik ezingo duelako jokatu denboraldi osoan. Eta Dani Saldisek jokatuko duen azken unera arte ez da jakingo.