Magnak galdu egin zuen Jaenen

Guaixe 2016ko api. 18a, 14:09

3-2ko emaitzarekin laugarren postuari heltzeko aukera galdu zuen. Imanol Arregiren taldea lehen minutuetan aurreratu bazen ere ez zen eroso egon partiduan zehar. Berdinketarekin Jaenek indar gehiago hartu zuen eta horrela etorri zen hirugarrena. Arregik aldaketa bat egin zuen taldea moldatze arren baina arriskua sortzea kostatzen zitzaion eta nahiz eta azken segunduetan Magnak gehiago estutu, ezin izan zuen garaipenik lortu. Lehen mailako areto futboleko liderra Inter Movistar da (80 puntu). Magna Gurpea 6. (47 punturekin). 29. Jardunaldia Aspil Vidalen kontra izango du Magnak igandean bertan, apirilaren 24ean.