Sakanako XXVII. Ibilaldia

Guaixe 2016ko api. 22a, 08:00

Irurtzundik abiatuko da apirilaren 30ean

Ingurugiroa, euskara, festa eta kultura batuko dira Sakanako Ibilaldian

Esan daiteke Sakanako XXVII. Ibilaldia, ibilaldi soil bat baino gehiago badela. Ahaleginaren araberako ibilaldi ezberdinak eskaini zituzten, hiru hain zuzen ere eta hainbat esparru azpimarratu zituzten. Adierazpen horiek guztiak asteartean Iruñean egin zituzten eskaini zuten prentsaurrekoan eta bertan, Pello Alzueta eta Mikel Goldarazena (Iratxo), Javier Fernandez (Nafarroako Kutxa Fundazioa), Ruben Goñi (Nafar Gobernuko Gazteria eta Kirol) eta Koldo Aldaz (Nafarroako Mendi Federazioa) bildu ziren. Sakanako Ibilaldiaren helburuak ezberdinak dira, besteak beste, naturareriko errespetua, birziklatzea, kultura, Euskal Herriko erdigunea, euskararen aldeko apostua eta mendizaletasuna azpirratu zituzten antolatzaileek.

 

 

 1.- NATURAREKIKO ERRESPETUA.

Irurtzun eta inguruko herriak, mendiak eta paisaiak ezagutzeko aukera paregabea dago. Horregatik partaide guztiei naturarekin gozatzeko baina aldi berean natura zaintzeko eskatzen zaie.

 

2.- BIRZIKLATZEA.

Gai honi antolakuntzak garrantzia eman nahi dio eta horregatik zaborrak ez nahastea eskatzen dute. Zabor bakoitza bere ontzian kokatzera gonbidatu nahi ditu partehartzaileak. Garbia dagoena garbi utzi behar delako.

 

3.- KULTUR ONDAREA.

Ibilaldian zehar hainbat leku esanguratsu ikusteko aukera izango da.

Orraregi gaztelua,1512an Gaztelako ejertzioa hortik sartu zen Iruñerrira.

Euskal Herriko Erdigunea, leku ikusgarria eta Andian mendizerran kokaturik dagoena. San Donato baseliza, 1.495 metrotan kokatua. San Migel baseliza, leku oso garrantsitsua euskaldunentzako eta Teodosio de Goñiren bizilekua zenbait urtetan. Larrazpil trikuharria, Goldaratz herria eta Goldaratzetik Latasara errekuperatu den ibilbide zaharra, Trinitate baseliza eta beste hainbeste leku.

 

4.- EUSKARAREN ALDEKO APUSTUA.

Ibilbide honetan Iratxok euskara bultzatu eta erabilpena sustatu nahi du. Euskarak gizartean behar duen lekua aldarrikatu nahi dute antolatzaileek.

 

5.- MENDIZALETASUNAREN FESTA

Ibilaldia ez da konpetitiboa, beraz mendizaleen festa moduan ere har daiteke. Aukera ezbedinak daude eta partatide bakoitzak hiruretan egokiena aukeratu dezake.

 

Ibilaldiak Irurtzun du abiapuntu, Atakondoa ikastetxeko frontoia eta helmuga leku Foru Plaza. Ibilbidean zehar hainbat hornidura eta kontrol lekuak izango dituzte partaideek. Hiru ibilbide ezberdin prestatu dituzte eta aukera ezberdin hauekin jende gehiagok gozatzea espero dute. Ibilbide luzea, 14 Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuitoan sartu da. Izen emateak apirilaren 27ra arte egin daitezke www.iratxoelkartea.com edo www.zirkuitoa.com helbideetan (12€) eta ibilbidearen egunean bertan (15€) Langabeek egunean bertan izena emanda 5€ ordainduko dute.. Ibilbide txikirako iratxomendi@gmail.com posta elektronikoan edota egunean bertan 4€ ordainduta.

 

Ibilbide Luzea

Distantzia: 54km

Desnibela: 3.388 m

Irteera ordua: 6:00etan

 

Ibilbide Motza

Distantzia: 27,5 km

Desnibela: 1.344 m

Irteera ordua: 7:30ean

 

Ibilbide Txikia

Distantzia: 14km

Desnibela: 736 m

Irteera ordua: 9:30ean

 

Amaitzerakoan Irurtzungo plazan festa polita antolatuko dute eta auzatea egongo da. Bertan lagunekin egoteko momentua izango da eta esperientziak trukatzeko unea ere bai. Orokorrean, antolatzaileen esanetan, gozatzeko egun eder bat izango da.