Ligako azken partidan, Peñiscola du arerio Magna Gurpea Xotak

Guaixe 2016ko api. 29a, 13:15
Peñiscolaren kontrako aurreko partida.

Gaur, 21:00etan, Iruñeko Anaitasuna Pabilioian

Asteburuan lehen mailako ligako 30. jardunaldia dago jokoan, azken jardunaldia, gero titulua lortzeko play-offak jokatuko baitira. Movistar Inter da liderra (80 puntu). Aspil Vidalek bosgarrena da (52 puntu) eta Magna Gurpea Xota seigarrena (47 puntu). Ostiralean Magna Gurpeak sailkapenean zortzigarrena den Peñiscola hartuko du, 21:00etan, Iruñeko Anaitasuna pabilioian.

Magna Gurpeak ez du ezer jokoan, play-off-etarako sailkatuta baitago. Bai, ordea, Peñiscolak, play-offetarako lehen zortzi taldeak sailkatzen baitira. Talde berdeak badaki hurrengo asteburuan abiatuko diren play-offetako final laurdenetan El Pozo Murcia izango duela arerio.