Zudaire-Eskudero eta Yoldi-Gorriti finaletara

Guaixe 2016ko mai. 23a, 16:27

XXIV. Irurtzungo Pilota Txapelketan lehen finalerdiak jokatu ziren

Larunbatean XXIV. Irurtzungo Pilota Txapelketako lehen finalerdiak egon ziren jokoan. 22 urtez azpian Zudairek eta Eskuderok lortu zuten finaletarako txartela eta seniorretan Yoldik eta Gorritik.

Emaitzak:
22 urtez azpian: Zudaire-Eskudero 22 / Santesteban-Aizpurua 13
Seniorrak: Yoldi-Gorriti 22 / Arrieta-Arratibel 20