Txapeldunen bila

Guaixe 2016ko eka. 8a, 14:44

Iratxo Botxa Txapelketako finalerdiak larunbatean jokatuko dira eta finalak asteburuan

Petanka antzeko joko tradizionala da botxa, Irurtzunen Iratxo elkartekoek sustatu eta lantzen dutena. Iratxo Botxa Txapelketa antolatzen dute, eta hain zuzen ere txapelketa horren azken txanpa dago jokoan. 7 talde ari dira lehiatzen txapelketan, eta asteburuan finalerdiak eta finalak daude jokoan. Larunbata baino lehen ligaxka despeditzeko jokatzeko geratzen diren lau partidak jokatu beharko dituzte parte hartzaileek. Larunbatean finalerdiak egongo dira jokoan eta igandean, aldiz, final handiak.

Ligaxkatik jokatzeko geratzen diren partidak:
Guillermo-Francisco-Iñaki / Lirainak
Iñigo-Xabier-Jabier / Guillermo-Francisco-Iñaki
Iñigo-Xabier-Jabier / Desesperados
Tximeleta / Lirainak

Iratxo Botxa Txapelketa
Finalerdiak, larunbatean
19:30ean: 1 postua / 4. postua
20:30ean: 2. postua / 3. postua
Finalak, igandean
19:30ean: 3. eta 4. postuak
20:30ean: Finala