Nakata, Magna Gurpearen fitxaketa berria

Guaixe 2016ko eka. 10a, 10:01

Peñiscolatik dator jokalari katalana

Magna Gurpea Xotak Eric Martel “Nakata” jokalaria fitxatu du. Hegal pibota da Nakata, Bartzelonako Santa Coloma de Gramanetekoa. Bertan hiru denboraldi egin zituen Catgas Santa Coloman eta Peñiscolan aritu baino lehen. 24 urte ditu Nakatak eta bi denboraldirako sinatu du talde berdearekin. Ezkerra da Nakata eta lehen mailako azken hiru denboralditan 72 gol sartu ditu, horietatik 24 Peñiscolarekin, azken denboraldi honetan. Palma Futsalekin fitxatu duen Carlitosen baja betetzeko iritsi da Nakata.
Bestalde, Tomoki Yoshikawak talde berdean jarraituko du. Rafa Usinekin zer gertatuko den ez da ziurra. Izan ere, Bartzelonako jokalaria da Usin, eta utzita ari da Magna Gurpean.