Lirainak txapeldun

Guaixe 2016ko eka. 13a, 13:53

Iratxo Botxa Txapelketako finalean Txutxurrin, Javier Goñi eta Migel Ollori 20 eta 19 irabazi zion

Iratxo Botxa Txapelketak baditu txapeldunak. Asteburuan finalerdiak eta finalak jokatu dira Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian. Final handian, Lirainak taldeko Santos Iragik, Julen Iragik eta Marian Morenok alde gutxigatik irabazi zieten Txutxurrini, Jabierri eta Migeli, 20 eta 19. Markagailuak erakusten duen bezala, finala oso borrokatua izan zen eta bi taldeek partida ikusgarria, oso ondo planteatutakoa eskaini zuten. Aipatzekoa da 3. eta 4. postuak zehazteko partidan Iñigok, Jabierrek eta Xabierrek 10 eta 20 irabazi zietela Tximeletako Pakita Arruabarrenari, Josune Astizi eta Alizia Navarrori. Bukaeran sari banaketa egin zen, primerako giroan.

Iratxo Botxa Txapelketa
Finalerdiak
Lirainak 20 / Tximeleta 7
Xabier-Migel-Txutxurrin 20  / Iñigo-Jabier-Xabier 13

Finalak
3. eta 4. postuak: Tximeleta 10 / Iñigo-Jabier-Xabier 20
Finala: Lirainak 20 / Txutxurrin-Jabier-Migel 19