Binakako Botxa Txapelketak baditu txapeldunak

Guaixe 2016ko ira. 28a, 09:48
Txapeldunak saria jasotzen.

Xabier Agustino eta Jabier Larraiotz dira txapeldunak, Iñigo Carballori eta Guillermo Juangori 15 eta 8 irabazi eta gero

Binakako Botxa Txapelketako finalak
Final handia: Xabier Agustino-Jabier Larraiotz 15 / Iñigo Carballo-Guillermo Juango 8
3. eta 4. Postuak: Santos Iragi-Julen Iragi 15 / Asentsio Galartza-Mikel Goldarazena 7

Asteburuan Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategiak petanka antzekoa den Binakako Botxa Txapelketako finalak hartu zituen. Guztira 12 bikote lehiatu ziren txapelketan, bi multzotan banatuta, eta ostiralean final aurrekoak jokatu eta gero, larunbatean final handia eta 3. eta 4. postuak zehaztu ziren.

Final aurrekoetan, Xabier Agustino eta Jabier Larraiotz sailkatu ziren final handirako, Santos Iragi eta Julen Iragi 12 eta 8 irabazi eta gero. Eta beste txandan, Guillermo Juangok eta Iñigo Carballok 12 eta 7 hartu zituzten menpean Asentsio Galartza eta Mikel Goldarazena. Larunbatean jokatutako finaletan Xabier Agustino eta Jabier Larraiotz izan ziren txapeldunak, Iñigo Carballo eta Guillermo Juango irabazi eta gero.

Orain, Banakakoa
Binakako Botxa Txapelketa jokatu ondoren, Banakako Txapelketaren txanda izanen da. Asteazkenetik jokoan dago, 18 partaiderekin.  

Asteburuan elkarteen artekoa
Asteburuan Elkarteen Arteko Botxa Jardunaldia hartuko du, larunbatean eta igandean, Irurtzungo Iratxo botxategiak. Txantrea, Antsoain, Berriozar, Amaia eta Irurtzun taldeak ariko dira.