Magna Gurpea Xotak eta Aspil Vidalek gaur jokatuko dute Nafarroako Kopa

Guaixe 2016ko ira. 28a, 09:41
Bi taldeen arteko lehia, aurreko denboraldian.

Gaur, 20:00etan, Lizarran

Magna Gurpea Xotak eta Aspil Vidalek gaur jokatuko dute Nafarroako Areto Futbol Kopako finala, Lizarran (20:00etan, Lizarreria kiroldegian). Final aurrekoetan Magna Gurpeak 2 eta 8 irabazi zion San Juani eta Aspil Vidalek 0 eta 8 hartu zuen menpean Xota B. Gaur, lehen mailan aritzen diren bi taldeen arteko finala gogo biziz espero dute zaleek, Mundialak direla eta lehen mailako liga urriaren 12an hasiko delako, ohi baina beranduago.

Aspil Vidal talde tuterarrak Magna Gurpea Xota jotzen du faborito. Aldiz, talde berdean ez dute horren garbi. “Uste dut partida ona egingo dugula Aspilen kontra. Intentsitate handikoa izango da. Liga hasteko bi aste falta direnean zein mailatan gauden ikusteko balioko du partidak” azaldu du Imanol Arregi entrenatzaile irurtzundarrak.