Nafarroako Kopa, Magna Gurpea Xotarendako

Guaixe 2016ko ira. 29a, 08:32

Luzapenean irabazi zioten Aspil Riverari, 3 eta 4

Lizarreria pabilioiak Nafarroako Areto Futboleko Kopako finala hartu zuen asteazken arratsaldean. Final aurrekoetan San Juani 2 eta 8 irabaztetik zetorren Magna Gurpea Xotak eta Xota B taldeari 0 eta 8 irabazi zion Aspil-Vidal taldeak jokatu zuten finala.

Final estu eta zirraragarria izan zen, erritmo handikoa. Dani Saldisek Magna Gurpea aurreratu zuen, 8.  Minutuan, baina bi minutu beranduago berdindu egin zuen Erriberako taldeak. Aspil-Vidalek baloi bat galtzearen ondoren iritsi zen Irurtzungoen bigarren gola, Marteli esker. Atsedenaldiaren ondoren, Javi Eseverri Magna-Gurpeako kapitain handiak 1 eta 3 aurreratu zuen talde berdea. Baina Aspil-Vidalek primeran erantzun zuen eta partidari buelta eman zion, bi golei esker hiruna berdintzea lortu baitzuen. Horrela, berdinketa hausteko bost minutuko luzapena agindu zuten arbitroek. Denetariko jokaldiak izan ziren bertan, baina Martelek garaipenaren gola eman zion Magna-Gurpea Xotari eta bitrinetan kokatzeko kopa eder batekin etori ziren berdeak etxera.