Armendariz (Irurtzun), Nafarroako txapelduna

Guaixe 2016ko urr. 24a, 10:56

Kluben Arteko Senior mailako Nafarroako Txapelketako finalean Irurtzun klubeko Armendarizek 18 eta 12 irabazi zion Etxeberriari (Huarte)

Asteburuan Nafarroako Kluben Arteko Txapelketako finalak jokatu ziren. Lehen mailako senior mailako finalean, Irurtzun klubeko Xuban Armendarizek 18 eta 12irabazi zion Huarte Iruñeko Etxeberriari, 31 minutu iraun zituen partidan. Armendarizek hirugarren aldiz irabazi du Nafarroako txapela, eta bere esperientzia eta lasaitasunak ezinbestekoak izan ziren, atzera ere, aurten txapela janzteko orduan. Armendariz hasi zen dominatzen, baina launa berdindu eta gero Etxeberria pasa zen dominatzera, 7 eta 12 aurreratuz. Armendarizek sakea berreskuratu zuen eta 11 tanto egin zituen segidan, sekulako erremontada egin eta hirugarren urtez jarraian txapela jantziz.