Gran Canariaren kontra berdindu eta gero, galdu gabe jarraitzen du Magna Gurpea Xotak

Guaixe 2016ko urr. 24a, 12:46

Lehen maila. 3. jardunaldia: Gran Canaria 4 – Magna Gurpea Xota 4

Larunbatean Kanariar irletan jokatu zuen Magna Gurpea Xotak, Gran Canaria taldearen kontra. Garaipen zaporea izan zuen berdinketa lortu zuen talde berdeak, 4 eta 2 galtzen joan eta gero, launa berdintzea lortu zutelako.

Bi taldeak parez pare aritu ziren eta hasieratik erasora atera ziren, jokaldi politak sortuz. Bingyobak kanariarrak aurreratu zituen, baina Victorrek berdintzea lortu zuen. Ondoren, kanariarren bigarren gola heldu zen eta atsedenaldia baino lehen hirugarrena sartzea lortu zuten. Bigarren zatian Rafa Usin izan zen protagonista. Magnako jokalariak talde berdearen aldeko bigarren gola sartu zuen. Tamalez, Gran Canariak laugarren gola sartu zuen, pentaltiz, eta Imanol Arregiren taldeari gauzak asko konplikatu zitzaizkion. Hala ere, ez zuten etsi eta Rafa Usinen kalitatea ezinbestekoa izan zen. Hirugarrena sartu zuen Rafa Usinek, eta partida bukatzeko 4 minuturen faltan, berdintzea lortu zuen Jesulitok. Horrela, puntu oso baliotsua lortu zuten Imanol Arregiren mutilek eta galdu gabe jarraitzen dute.

Movistar Inter da liderra (9 puntu). Magna Gurpea Xota 7.a da (5 puntu). Ostiralean talde nafarrak 3 punturekin sailkapenean 11.a den Pescados Ruben Burela taldea hartuko du Anaitasunan, 20:30ean.