Pelean aritutako gizona atxilotuta

Guaixe 2016ko urr. 24a, 14:43

Foruzaingoak jakinarazi duenez, 55 urteko gizon bat atxilotu zuten asteartean. San Martin kaleko tabernan zegoela beste gizon batekin pelea izan zuen. Azken horrek jasotako kolpeengatik lurrean konorterik gabe bukatu zuen. Lekukoen arabera aurpegian lau kolpe jaso zituen eta erortzean buruan kolpea hartu zuen. Tabernan bertan artatu zuen medikuak zaurien larritasuna zehaztu zuen: buru-hezurraren ustezko haustura, buruan eta belarrian hemorragiak. Zauritutakoa anbulantzian ospitale gunera eraman zuten. Atxilotutakoa Irurtzun inguruko herri batekoa da eta ostegun arratsaldean Iruñeko 4. zenbakiko Instrukzio Epaitegira eraman zuten. Lesio delitua leporatu diote.