Dani Saldise selekziora

Guaixe 2016ko urr. 26a, 10:09

Espainiako selekzioak urriaren 31n eta azaroaren 1ean Frantziako selekzioaren kontra jokatuko dituen lagunarteko partidetarako deitu dituzte Magna Gurpeako Dani Saldise eta Rafa Usin

Espainiako areto futbol selekzioko selekzionatzaile Jose Venanciok Magna Gurpea Xotako Dani Saldise irurtzundarra eta Rafa Usin deitu ditu urriaren 31n eta azaroaren 1ean Espainiako selekzioak Frantziako selekzioaren kontra Limogesen jokatuko dituen lagunarteko partidetarako. Rafa Usin aurretik aritu izan da Espainiako selekzioarekin, baina Dani Saldiserendako bere lehendabiziko aldia izango da. 21 urteko Irurtzungo jokalariaren lanaren errekonozimendua da aipatu deialdia.
“Hasieran ez nuen sinisten. Harro nago, selekzioan jokatzea pribilegioa eta ametsa da. Esperientziaz disfrutatzea espero dut, ahal dudan gehiena ikastea eta zergatik deitu nauten demostratzea” azaldu du irurtzundarrak.