Aizpearen urtekaria kalean

Guaixe 2017ko urt. 26a, 18:04
Urtekariaren azala.

Irurtzungo euskaltzaleen topaguneak, Aizpeak, Ahotsen mintzoa urtekaria argitaratu berri du. Euskara hutsezko argitalpenean Irurtzun bizirik mantentzen duten gertakarien berri ematen da 36 orritan. Herri anitza izanik, urtean zehar, makina bat ekintza izaten dira Irurtzunen eta haiek jaso ditu Aizpeak urtekarian.

Aurreko aleetan bezala, urtaroka dago antolatuta Ahotsen mintzoa. Hiru hileko bakoitzari dagozkin albisteak, argazki sorta eta bina elkarrizketa ageri dira. Azken horiek “urtez urte edo azken urteetan ezerezetik hasita ohitura bihurtu diren jardueren antolatzaileei egin diete”. Hala, Isabel Mutiloari (errege kabalgata), Julen Martijari (pilotaria), Fermin Idaretari (abesbatzako zuzendaria), Guan taldea (Ergarako krono igoera),Jose Javier Sarasola (abere azoka), Erratzak Astinduz (talde feminista), Juan Migel Matxain (San Martin jubilatu elkartea) eta Manuel Moreno (abenduaren 31ko Ergarako igoeraz).