Larraunen eta Barañainen arteko bertso desafioa Irurtzunen

Guaixe 2017ko urt. 27a, 11:23

Gaur, 20:00etan, Pikuxar euskal txokoan.

Inoren lurraldean, ez Larraunen ez Barañainen. Irurtzun aukeratu dute desafiorako bateko eta besteko bertso eskolek. Bakoitza launa bertsolari ariko baita bere eremua ordezkatzen. Larraungo laukotea Aitor Irastorzak, Juanmari Irastorzak, Joana Zigandak eta Latuk osatzen dute. Barañaingoa, berriz, Mintxo Astizek, Pablo Indurainek, Ander Baianok eta Mikel Lasartek. Errima dema mikrofono aurrean argituko da.