Erabakien kausaz

Guaixe 2017ko urt. 27a, 12:24

Igandean, 19:30ean, Irurtzungo kultur etxean.

"Markatutako bideak segituz, sekretuen munduan murgilduko gara”. Antzezlana Zumaian hilaren 13an mustu ondoren, Irurtzungoa bigarren taularatzea du. Obraren egilea da aktore bakarra, Tirapu, hiru pertsonaia jokatuko dituena: Ane, Maxus amona (gerrakoan alargundua eta berriz ezkondu ez zena) eta Tomas herritarra. Nafarroako herri bateko baserri batean, Erremosenean, dago kokatuta
Eskarmentua pilatuta, bakarkako lana egiteko gogoz zebilen Miren Tirapu aktorea. Hala, Beheko Larraine antzerki taldea eta Atte hil aurretik antzezlana sortu ditu. “Komediak eta tragediak markatutako bideak segituz, sekretuen munduan murgilduko gara”. Antzezlana Zumaian hilaren 13an mustu ondoren, Irurtzungoa bigarren taularatzea du. Obraren egilea da aktore bakarra, Tirapu, hiru pertsonaia jokatuko dituena: Ane, Maxus amona (gerrakoan alargundua eta berriz ezkondu ez zena) eta Tomas herritarra. Nafarroako herri bateko baserri batean, Erremosenean, dago kokatuta
 antzezlana, harategian zehazki.  antzezlana, harategian zehazki.

Maxusek iloba Aneri gauero ipuin bera kontatzen zion. Dagoeneko bi hilabete dira amona hil dela. Anek baserria eta harategia oinordetzan hartuak ditu. Han lanean ari dela, amonak utzitako hutsuneak eta ihauteriek sakonki zirikatuko dute. Anek amonaren ipuinaren benetako esanahia eta amonaren egiazko bizitza ezagutzen joanen da. Sekretuen mundu horretan Aneren eta Maxusen arteko zubia Tomas izanen da, herriko gizontxoa. Maxusen mitoa hiltzen doan neurrian, Ane kolokan jarriko du iraganak.

Iragana eta oraina ageri dira antzezlanean, pertsonaietan. Baina objektuen erabilpen eta argi jokoen bitartez, espazio eta garai desberdinetan bidaiatuko du ikusleak. Tirapu hiru belaunalditako pertsonaien azalean jarriko da, eta momentu, egoera eta testuinguru zehatz batean hartzen diren erabakiek kausa ditzaketen elkar eraginen inguruan ariko da. Jaso edo ekidin daitekeen ondarea. Tirapuk dioenez, “etengabe erabakiak hartzera behartuta gaude, etenik gabe. Zer puntutaraino gaude baldintzatuta hartutako erabakietan? Zer punturaino gara gure erabakien jabe?”. Deliberamenduaren gaiari oinordetzarena gehitu dio. Guztia familia baten sekretuari tiraka.

Irurtzundarretik duen obra
Tirapuk Eusko Jaurlaritzak antzerki testua idazteko emandako diru laguntza jaso zuen. Ondoren, Zubi egitasmoaren bultzada izan zuen bere egitasmoak. 2012tik martxan den egitasmo horren bidez, euskal antzerkigintza bultzatu eta konpainien eta programatzaileen arteko zubi lana egiten da. Zubi egitasmoak Tirapuri zortzi sorkuntza egonaldi egiteko aukera eman dio. Zazpi herrietako kultur etxeetan antzezlana muntatzen egon da, oholtza gainean lanean eta inprobisazioaren bidez sortu du testua. Haietako bi egonaldi Irurtzunen egin zituen Tirapuk, 2015eko abenduaren 3tik 8ra eta 2016ko irailaren 29tik lastailaren 1era. Horregatik, Irurtzungo kultur etxea laguntzaileen zerrendan agertzen da. Sorkuntza lanean Maika Etxekoparren laguntza izan du Tirapuk. Lan teknikoez Atx Teatroa arduratu da.